- Nahiz eta arreta presentziala bertan behera gelditu den Udal zerbitzuetako ia eraikin guztietan, badira batzuk erabiltzaileengandik gertuago egon nahi dutenak gaiari hauetan. Hala, Udal bibliotekak ondorengo neurriak hartu ditu: liburutegiko langileak bertan ez dira egongo, eta, beraz, maileguak uzteko buzoia ixtea erabaki dute. Horrek esan nahi du maileguak itzultzeko epeak ez direla kontutan hartuko, eta dagoeneko haien etxeetan liburuak dituzten pertsonek egoera normaltasunera itzultzean eraman ahalko dituztela liburutegira maileguak.

Bestalde, e-liburutegia erabiltzeko aukera eskaini nahi die Beasaingo Udalak herritarrei, eta hainbat bide daudela gogorarazi irakurzaletasunaz gozatzeko. Hain zuzen ere, www.eliburutegia.euskadi.eus helbidera joanez gero, bertan liburuak deskarga-tzeko aukera dago. Eskatzen den erabiltzaile zenbakia eta pasahi-tza ahaztuz gero, bibliotekako emailetara idazteko eskatu dute: biblioteka@beasain.eus edo biblioteka1@beasain.eus.

Liburutegi elektronikoaren zerbitzua erabiltzaile ez direnei ere bertara sartzeko aukera eskaintzen ari da beasain, horretarako honako helbidera idatzi behar dute interesatuek eta hor erraztuko zaizkie beharrezko sarbideak: liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus.

Irakurzaletasuna herritarren artean hedatzeko nahia du Udalak, eta horren adibide da hainbat ekimen martxan jartzen dituztela hamabi hilabeteetan zehar, urtero. Orain guztiak bertan behera gelditu badira ere, bide berri hauei esker herritarrek liburuez goza-tzeko aukera izango dute eta berrogeialdi hau eramanerrazago egin ere bai.