lazkao - Lazkaoko agenda eta zineak otsailaren bigarren asteburu honetan ekintzaz beteta dago , Eñaut Elorrieta abeslariaren kontzertuak eta Lazkaoko Itzuliaren mendi ibilaldiak osatuko dute eskaintza.

Gaur arratsaldeko 20.15ean hasiko du emanaldia Eñaut Elorrietak Areria Aretoan, baina dagoeneko sarrera guztiak salgai daude. Abeslariak berezko talentuak hobetzen eta gauza berriak probatzen jarraitzeko nahiak bultzaturik, Irteera Argiak izeneko lana taularatuko du. Berak osatutako letrez gain zenbait idazleren hitzak ere musikatu ditu, besteak beste, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendirenak. Elorrietaren hitzetan, “disko disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean”.

Zinema eskaintzari dagokionez, astelehena bitarte luzatuko da eta bi filme eskainiko dira: Jugando con fuego?, haurrei zuzendua, eta Mujercitas? helduentzako. Larunbatean eta igandean 17.00etan eskainiko da lehena, eta bihar 19.30ean eta 22.00etan, igandean 19.30ean eta astelehean, ikuslearen egunez, 21.30ean, helduei zuzendutako filma.

Igandean, berriz, mendia izango da protagonista nagusia beste behin. Itxurrene-CAF edo Lazkaoko osatuko duen mendi ibilaldia antolatu da eta goizeko 9.00etan abiatuko dira herriko plazatik. - M.A.