legorreta - Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute jatorri ezberdineko emakumeen arteko elkargunea sortu nahi du. Egitasmo honen helburua elkar ezagutzea, kultur arteko kodeak ulertu eta estereotipoak gainditzea da, norberaren eskubideen ezagutza eta parte-hartze soziala sustatzea eta, batez ere, hausnarketa eta gogoeta gunea partekatzea. Hilean behin izango dira saioak, eta umeen zaintzarako zerbitzua behar duenak izena ematean eska dezake. Txelo Berra dinamizatzailearen eskutik, Udaleko areto nagusian 17.00etatik 18.30etara elkartuko dira, urtarrilak 16, otsailak 13, martxoak 12, apirilak 2, maiatzak 14 eta ekainak 11an. Izena 943 085 290 telefonoan edo gizarte@legorreta.eus helbidean eman behar da. - M.A.