- Eibarreko Astelena pilotalekuan izango da larunbat honetan Zumba Maratoi Solidarioaren bosgarren edizioa. Azken bi urteotan bertan behera gelditu ondoren, Nerea Blasco instruktorearen eskutik, eta bildutako dirua AFESD (Asociación de Niños Afectados por Enfermedades sin Diagnósticar) elkarteari emango zaio.

Hitzordua 11.00etatik 13.00etara izango da, eta Blascorekin batera Esther González, Maider Lobera, Esti García, Zulai Plazaola eta Tamara Berrocal igoko dira oholtzara. Aurkezle lanetan, berriz, Esti Curiel aktorea arituko da, festa eta umore giroa jarriz jardunaldiari.

AFESD elkartearen alde dirua biltzea da gaurko ekimenaren helburua, diagnostikatu gabeko gaixotasunak dituzten adingabeen tratamenduak ordaindu ahal izateko. Gauzak horrela, maratoian parte hartzeko, ezinbestekoa izango da sarrera eskuratzea eta gaur ere sarrerak erosteko aukera egongo da, bertako leihatilan, 10 euroko prezioan.

Kirola sustatzeaz gain, gaurkoa ondo pasatzeko eguna ere izango da. Izan ere, goizean zehar hainbat zozketa egingo dira parte hartzaileen artean. Saridunek Eibarko dendetan kontsumitzeko onurak izango dituzte. Bestalde, musika egongo da DJ Arnoren eskutik.