usurbil - Gaurko arratsaldea familiartean pasatzeko plana proposatu du Urbil merkataritza-guneak. Izan ere, 18.00etatik aurrera Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna eskainiko du eta doan izango da.

Emanaldiak ordubeteko iraupena izango du eta bukaeran pailazoekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute haurrek.

Horrez gainera, ekitaldi honen harira zozketa bat antolatu du Urbilek bere Instagrameko kontuan (@urbil_cc). Bost sorta zozketatuko ditu eta horietako bakoitza honakoaz osatuta dago: Pailazo CDa, Terapia DVDa eta pailazoen kamiseta. Parte hartzeko epea zabalik dago otsailaren 24az geroztik eta martxoaren 3ra bitartean.

Bestalde, denda berri batek ireki ditu ateak Usurbilgo merkataritza-gunean: D-Uñas. Oinetako eta eskuetako azazkaletan espezialistak dira, eta 11 herrialdeetan 180 denda baino gehiago dituzte. Manikura, pedikura, esmaltatu sasi-iraunkorra, azazkal zizelkatuak, aurpegiko tratamenduak eta eyes beauty zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste.

Arenal, Kiko, Jean Louis David, Yves Rocher eta Bob dendekin batera, edertasunaren alorrean Urbilek duen eskaintza osatzera dator D-Uñas apaindegia.