Aurreikusitakoa baino zerbait hobea izan arren, Donostiako turismo-sektoreak urte zaila izaten ari da normaltasun berri hoetan. Nahiz eta aurreko urteko udako zifretatik oso urrun ibili, uztailan bisitari kopurua etengabe igo zen ekainarekin alderatuta, eta abuztuan igoera handiagoa izan zen. Gauzak horrela, badirudi Donostiak pandemiari modu batean aurre egin diola; turismoaren indar eragilea izan da uda honetan bai Gipuzkoan eta baita Euskadin ere. Datuei erreparatuz gero, Donostiak beste euskal hiriburuek baino portaera hobea erakutsi du sarreretan eta gau-igarotzeetan. Uztailean ekaineko datuak hobetu ziren, joan den urtean erregistratutako datuekin antzik gabe hala ere. Gainean zeuden baldintza-tzaile guztiekin, albiste itxaropentsua izan zen hura, pandemiak sektorean eragindako ondorioak arintzen bai-tzituen. Eustaten arabera, Donostiak %39,7 gau-igarotze gutxiago izan zituen uztailan aurreko urtearekin alderatuz.

Bisitarien sarrerei dagokienez, Donostiako jaitsiera %23,6koa izan da iazkoaren aldean. Osasun krisiaren testuinguruan, abuztuan ere bisitari-kopurua igo-tzen jarraitu zen. Uztaileko datuen aldean, Eustatek argitaratutako datuek erakusten dute Donostiako turismoa pixka bat handitu zela abuztuan. Hilabete horretan %27,6 jaitsi ziren gaualdiak Donostian aurreko urtearekin alderatuta eta sarrera-kopurua, %17,1. Hotelen okupazio-mailari dagokionez, Donostiak plazen %63,6ko okupazioa izan du abuztuan (uztailean %53,3 izan zen), aurreko urtean baino %25,7 gutxiago. Okupazio-mailari dagokionez ere, Gipuzkoako hiriburua izan da portaera onena izan duen hiria.

GERTUKO TURISMOA

Turismo nazionala da hobekien erantzun duena uda honetan, kontuan hartuta zenbait herrialdek bertako biztanleei mugak ezarri zizkietela bidaiatzeko orduan. Hori jakinda, Donostiako Udalak lan handia egin du bisitariak erakartzeko, hurbiltasunarena eta Estatuarena hain zuzen. Bestalde, bisitari frantsesak ere Donostiarekiko leiala izaten jarraitu du uda honetan. Modu horretan, Donostia Turismoa normaltasun berrira egokitu eta bi kanpaina jarri ditu martxan tokiko, hurbileko eta Estatuko publikoa erakartzeko eta bertako kontsumoa pizteko. Turismoa dinamizatzeko kanpaina horietako bat Uda honetan hemen geratuko naiz da, hiritarrei eta gertuko bisitariei zuzenduta, Donostia berraurkitzera animatuz. Bigarrena, Donostia arnastu, Estatuko publikoari zuzendutako kanpaina bat da eta Donostiak dituen bereizgarrietan jartzen du arreta, ongizatean duen kalitatea nabarmenduz.