- Guztira 12.544 pertsonak hartu dute parte Donostian aurtengo Euskaraldian. Horietatik gehienak ahobizi izan dira (zehazki, 9.729 lagun), eta gainerakoek belarriprest rola hartu dute (2.812 donostiarrek).

Donostiako Udalak eman ditu, baita ere, bere langileei buruzko datuak: 810 lagunek eman dute izena eta, hor ere, gehienak ahobizi izan dira, %72, hain justu (583 pertsona). Beste 227 lagun belarriprest gisa aritu dira. Gainera, Udalean 192 arigune sortu dituzte.

Guztira, Euskaraldian 179.780 lagunek hartu dute parte, antolatzaileen datuen arabera; hor ere %77k hautatu dute ahobizi rola eta %23k eraman dute belarriprest txapa.