Udalak Ijito Herriaren Egunarekin bat egin du

17.11.2020 | 02:49

bandera – Ijito Herriaren Eguna ospatu zen atzo eta Donostiako Udalak haien bandera jarri zuen fatxadan. Gauean, gainera, udaletxeko argiztapenak bandera horren koloreak izan zituen. Osasun krisiaren ondorioz bestelako ekintzak bertan behera utzi eta ekintza sinbolikoak eskatu zituen aurten ijito herriaren euskal kontseiluak. 2004an onartu zen Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako euskal plana.