- Manifestazioa deitu du biharko Satorralaia ekimenak, Topoaren igarobidearen aurka. Obretako "gertakari larrien" ondoren eta "%80tik gorako gainkostuak direla eta", herritarrei berriro ere kalera ateratzeko deia egin die. Zer gehiago gertatu behar da? Orain da unea: ardurak argitu, Metroa behin betiko gelditu! lelopean 12.00etan aterako dira Koldo Mitxelenatik Bulebarrerantz. "Obretan azaleratu den lardaskeria itzelaren inguruan ardurak argitu daitezela eta jendartean deskreditu osoa bereganatzen ari den makro-proiektu behargabeko hori behin-betiko geldiaraz dezatela eskatuko dugu", azaldu zuten atzoko aurkezpenean Satorralaia mugimenduko lagunek.

Easo eta Mirakontxa artean lurpeko eraikuntza lanak etenda daude eta egoera "kaotiko" horrek "proiektuaren zentzugabekeria" agerian uzten duela uste du Satorralaiak: "Jaurlaritzak gertaera eskandalagarri hori hondarra eta uren ustekabeko agertzeari lepora-tzea barregarria ere bada".