- Smart ideiak bila-tzeko lehiaketa abiatu du Donostiako Sustapenak, hirian bertan gauzatzeko moduko ideien bila. Gehienez ere sei hautatuko dituzte Donostian probatzeko, hiria living lab edo laborategi bizi bihurtuz, eta bakoi-tzak 5.000 euroko saria jasoko du. “Produktu eta zerbitzu berritzaile eta adimendunak garatzea sustatu nahi da, herritarrei onurak ekarriko dizkietenak eta berrikuntza teknologikoa eta tokiko enpresa sarea posizionatzen lagunduko dutenak”, azaldu dute.