- Donostiak World Travel Market azoka birtualean parte hartuko du. Atzo hasi eta bihar amaituko da mundu mailako aisialdi-turismoko azoka garran-tzitsuenetako hau eta, egoera ikusita, aurtengo edizioa birtuala izango da. Industria bere onera itzultzen denerako konexio komertzialak berrezartzea eta elkarrekin ikastea dira helburuak. Donostia Turismoak Basquetourren eskutik hartuko du parte lotura komertzial berriak sustatzeko, turismogunea erakusteko eta nazioartean sektore turistikoko profesionalen artean akordioak lortzeko asmoz.