- Intxaurrondoko Ibiltariaren XXVI. Astea hasiko da gaur kultur etxean, Haizalde Elkartearen eta Donostia Kulturaren eskutik. Hiru saio antolatu dituzte, guztiak 19.30etik aurrera: ikus-entzunezko lanak eta aurkezpenak izango dira eta ibiltariekin salasteko aukera ere bai. Gaur Hegoafrikako eta Lesotoko lurretan barna saioa eskainiko du Ekain Zubizarretak; bihar, Felipe Uriartek 6.000 metroan aurkeztuko du eta ostegunean, azkenik, Bego Garcíak El mundo a pedales saioa eskainiko du. Aldez aurretik izena eman behar da kultur etxean edo e-mail bat bidaliz.