- Pandemiaren ondorioz udal Gobernuak hartutako erabaki ekonomikoak kritikatu zituen atzo EH Bilduk. “Eneko Goiak itzulera sozialik gabeko proiektuetarako azeleragailua zapaldu du eta, berriz, partida sozialetarako galga zapaldu du”. Ekialdeko barrutiaren aurrekontua geldiarazi duela, irabazi asmorik gabeko elkarteentzako eta kirol klubentzako laguntzak %20 murriztu dituela edo Matigoxotegi berritzeko obra geldiarazi duela salatu zuen koalizioak.