DONOSTIA - Donostiako Udalak segurtasun neurri desberdinak hartu ditu Kontxako Bandera egiteko, COVID-19 delakoak eragindako osasun egoera dela eta.

Aurten estropadak jenderik gabe egingo dira. Beraz, irailaren 6 eta 13 igandeetan honako mozketa eta murrizketa hauek egingo dira:

PASEALEKU BERRIA: ITXITA

Erabat itxita, irailaren 5eko 22:00etatik 6an gizonezko estropadaren bigarren txanda amaitu arte eta 12ko 22:00etatik 13an gizonezko estropadaren bigarren txanda amaitu arte baimendutako pertsonak eta ibilgailuak izan ezik.

URGULL MENDIA: ITXITA

Erabat itxita egongo irailaren 5 eta 12 larunbatetako 22:00etatik aurrera eta igandeko 6 eta 13ko egun osoan.

PORTUKO SARBIDEAK ITXITA

Erabat itxiko da, baimendutako pertsonak eta ibilgailuak izan ezik (bizilagunak, portuko erabiltzaileak edo langileak), 01:00etatik 13:30etara (gutxi gorabehera), irailaren 6an eta 13an.

ALDERDI EDER eta KONTXAKO PASEALEKUA

Udaletxetik Antiguoko tunelera bitartean doazen pertsonak ezin izango dira barandaren ondoan gelditu, 07:00etatik gizonezko estropadaren bigarren txanda amaitu arte irailaren 6an eta 13an.

Akreditatutako pertsonen sarbideak kontrolatzeko jarriko den azpiegituraren inguruak "gune dinamikotzat" hartuko dira, eta inguruko jendea ezin izango da geldirik egon estropadak ikusteko. Paseatzea posible izango da baina ez bertan gelditzea estropadak ikusteko.

MARI KALEA

Mari kaleko pasabiderako sarbidea itxiko da bi muturretan, 07:00etatik gizonezko estropadaren bigarren txanda amaitu arte irailaren 6an eta 13an.

SANTA KLARA UHARTEA

Uhartera diojan motorra eta Ciudad San Sebastian zerbitzuak irailaren 6an eta 13an ez dira erabilgarri egongo portua ireki arte.

ITSASOA

Pasaiako Itsas Kapitaintza emandako arauak jarraitu behar dira. Horrela, badiaren barruan ainguratze edo amarratzerik ez dutenei ez zaie utziko badiara sartzen. Beste portu batzuetatik datozen ontziak, beraz, ezin izango dira sartu. Bai, estropadari jarraitu ahal izango zaio ziaboga egiten den kanpoko balizetatik, baina oraingoan ez da onartuko azken txandaren ondoren ontziek traineruen akonpainamendu tradizionala egitea badiaren barruraino.

Horrela, lehiaketa garatuko den egoera berezia dela eta, modalitate bakoitzeko talde irabazleei ematen zaizkien banderak ezin izango dira portuan eman. Beraz, badiaren erdian entregatuko dira ontzi ofizialetik, eta irabazle suertatzen den ontziko patroia bakarrik sartuko da ontzira. Estropadetan badian dauden ontziak ezin izango dira itsasontzi ofizialetik 25 metro baino gutxiagora hurbildu banderak ematen diren bitartean, eta trabarik gabe sartu ahal izango dira traineru irabazlera.