Larramendi kalean

'Donostia' modelo berriko lehen autobus markesina instalatu da

20.07.2020 | 13:41
Markesina berria.

DONOSTIA. Donostiako Udalak hiriko markesinak berritzen hasi da. Dbusen eta Mugikortasun Departamentuaren bidez, hurrengo urteetan hiriko markesinen heren bat berritzea espero dute. Momentuz, proiektu pilotu bat da.

Markesina berria, Donostia modeloa, gure hirirako bereziki diseinatu baitzen, markesina modelo arina da. Hau, Grimshaw modeloaren antzekoa, zeina Dbuseko geltokietan instalatu den azken modeloa.

Markesina berria Irisgarritasunari buruzko Legera egokituta dago eta hurrengo ezaugarriak izango ditu: sarbidean 90 zentimetroko zabalera edukiko du libre igarotzeko, manparak zeharrargiak izango dira eta kolore biziko bi banda seinaleztatzaile edukiko ditu kristala duela adierazteko, linearen zenbakiari eta helmugari buruzko informazioa dauka, braillez, eta bermatze leku iskiatikoa duen eserlekua dauka, eta abisuak emateko panel elektronikoa dauka baita ere.

Informazio panelaren modeloa ere berria da, sendoagoa, karaktereak hobeto irakurtzen uzten du eta 3D publizitatea du lehen aldiz.

Donostiak 563 autobus geltoki dauzka, eta horietatik 309 markesina erakoak dira eta 254 zutoin erakoak. Berrikuntza honetan 110 markesina eguneratuko dira gehienez 3 urteko epean, hau da, gutxi gorabehera 34-36 markesina urtean.


GELTOKI BERRIA LARRAMENDI KALEAN


Instalatutako lehen markesina, Larramendi kalean aurkitzen da. Uztailaren 18tik aurrera, larunbatez, Dbuseko hurrengo lineetan geltokia bat izango dute Larramendi kaleko 23. zenbakian:

  • 19-Aiete-Bera Bera
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
  • B2-Aiete-Bera Bera

Aldapetako aldapako trafikoan egin diren aldaketen ondoren línea hauek Urbieta 38an duten behin-behineko geltokia ordeztuko du geltoki horrek.

LOIOLA APARKALEKUKO GELTOKIA


Era berean, uztailaren 18tik aurrera, larunbatez, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak ez du jada Loiola aparkalekuan geldialdirik egingo. Horrela, linearen ordutegiak hobeto betetzea nahi da, geltoki gehien dituen Dbuseko linea baita. Geltoki hau mantentzen da, halere, hurrengo lineetan:

  • 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo
  • 26-Amara-Martutene
  • 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros
  • 41-Gros-Egia-Martutene
  • B4-Amara-Martutene