- Datorren urtean San Sebastian egunean danborrada berria atera nahi duten elkarteek orain dute izea emateko epea. Maia-tzaren 15etik ekainaren 15era arte izango dute proposamena aurkezteko epea.

Donostiako Festak sailak atzo argitu zuen, dena den, Parte Zaharrean eta Erdialdean ezin izango direla danborrada berriak apuntatu, dagoeneko ordutegiak eta ibilbideak beteta daudelako. Beste auzo batzuetan (Grosen, Antiguan eta Egian, zehazki) irteera orduak ere mugatuta daude eta libre dauden tarteetan atera beharko dute konpainia berriek.

Izena eman nahi dutenek eskaera orria eta entregatu beharreko dokumentazioaren argibide guztiak Donostia Festak sailaren webgunean dauzkate. Gutxienez 20 danborjole eta 40 upel edo suil izan beharko ditu danborrada berriak (gastadoreak izatekotan, hiru).