- Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) egunean hamar kontsulta eta kexa inguru jaso ditu konfinamendu garaian, normalean baino gehiago, udal arduradunen esanetan. Orain arte horiek guztiak modu telematikoan kudeatu ditu, baina atzo berriro ere ateak zabaldu zituen Atotxan kokatutako bulegoak. Hori bai, bertaratu baino lehen, hitzordua hartzea beharrezkoa da.

Guztira martxoan 183 kontsulta erantzun zituzten eta horietatik 107 alarma egoera indarrean zegoenean jasotakoak izan ziren. Apirilean, aldiz, 272 kontsulta iritsi ziren bulegora, aurreko hilabetean baino ia %50 gehiago.

Gainera, azken bi hilabete hauetan, beste 62 kexa ere kudeatu dituzte bulegoko teknikariek. Beraz, egunean hamar kontsulta edo kexa inguru izan dira tramitatu dituztenak.

"Kontsumitzaileen udal bulegoa alarma egoeran egon da eta zerbi-tzua telematikoki eman du, funtsezko jarduera delako. Aste hauetan erreklamazio eta kexa kopuruak gora egin duela ikusi dugu, Aste Santuko oporren baliogabetzeak eragindakoak nabarmenduz, batez ere", azaldu zuen atzo Enrique Ramos Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotziak.

Orain arte bezala, modu telematikoan erantzuten ere jarraituko du bulegoak ondorengo asteotan, baina nahiago dutenek orain badute bertara joateko aukera, beti ere aurrez hitzordua hartuz gero, 010 zenbakira deituta (Udalinfo zerbi-tzua). Mandasko Dukearen pasealekuaren 12. zenbakian dagokokatuta KIUB.