- Donostiako Udalak ez-ohiko 210.264 euro inbertitu ditu Lan Partekatuaren Plana sustatzeko (LPPL) eta gizarte larrialdietarako laguntzetan (GLL). Laguntza horiek 323 familia-unitatera iritsi dira martxoan eta apirilean (62k LPPLak jaso dituzte eta 261ek, GLLak).

Osasun-alarmaren egoera dela eta, familien premiazko gastuei aurre egiteko, gizarte larrialdietarako laguntzen bidez ordaindu beharreko zenbateko zehatz bat proposatu da, bizirik irauteko premia duten kasuetan. Gizarte-bazterketako egoerak saihesteko beharrezkoak diren gastu berezi, arrunt edo apartekoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat 164.522 euro bideratu dira.

Iazko datuekin alderatuz, kopuruak nabarmen igo dira. Iaz, apirilera arte, Udalak 580.975 euro bideratu zituen GLLetara eta, aurten, 300.000 euro gehiago izan dira. LPPLen kasuan, iazko 136.000 euro aurten ia 220.000 izan dira.