alerta mundial por el coronavirus

Donostia Kirolako eskola birtualak, bazkide guztientzat

26.03.2020 | 01:58

kirola – Donostia Kirolak Kirol Txartelaren bazkide guztiei eskainiko die eskola birtualetara sartzeko aukera. Hasiera batean, ikastaroetan izena eman zutenentzat bakarrik ziren saio horiek. Guztira 350 eskola birtual eskaintzen dituzte egunotan (udal kirol-instalazioak itxita mantentzen diren bitartean). Donostia Kirolak dagoeneko bidali dizkie erabiltzailea eta pasahitza pertsona horiei guztiei, Trainingym aplikaziora sartzeko jarraibideekin batera. Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi duenez, "ekimen honen bidez, kirol edukietarako sarbidea erraztu nahi du Udalak, herritarrek bizimodu osasungarria mantendu dezaten COVID-19 delakoak sortutako egoera honetan".