trafikoa. Larunbatean itxi zuten San Martin kalea (garraio publikoa bakarrik pasa daiteke orain), baina atzo izan zen lehen laneguna. Trafiko gehiago egonda, Donostiako Udala adi zegoen arazorik sortuko ote zen, batez ere puntako orduetan. Asteburuan gertatu bezala, dena den, lehen baino askoz ere kotxe gutxiago ibili zirela baieztatu zuten Mugikortasun saileko arduradunek. Urbieta kalea kargatu zela onartu zuten eta Urumea ondoko ibilbidea ere bai, baina aparteko ilararik ez zen egon. Mugikortasun agenteek, hala ere, inguruan jarraituko dute. Argazkia: G. Estrada