- Arrasateko Zuztarrak Errotuz Elkarteak antolatutako Udaberriko hitzaldi zikloari bihar emango diote hasiera Idoia Arrietaren eskutik. Historialari getariarrak "Gipuzkoako konkista eta hausturari" buruz hitz egingo du.

Maiatzaren, 4an, aldiz, Elkanoren munduko biraren V. mendeurrenean oinarritutako Ez naiz kolonialista, baina... hitzaldia aurkeztuko du Axier Lopez kazetariak. Maiatzaren 11n, Aitor Pescador historialariak Amaiur 1522-2022 izenburuko berbaldia eskainiko du. Hitzordu guztiak Kulturaten izango dira, 19.00etatik aurrera.

Ziklo honen helburua "Euskal Herriaren historia euskaldunen ikuspuntutik" kontatzea da.