- Oñatiko Ostegun Kontalariak izenburuko programaren baitan, sei urtetik gorako haurrei zuzendutako Yogipuinak saioa gidatuko du hilaren 28an Maite Arrese aktore eta ipuin kontalariak. Yogako ezagutza txikiak eta ipuinek bat egingo dute haur liburutegian antolatuko den ekitaldian (18.00etan hasiko da). Izen-ematea bihar irekiko da: liburutegia@onati.eus; 943 716 111, edo 688 732 826 (WhatsApp).