- Arrasateko ArtGazki elkarteak antolatutako Udazkena Euskal Herrian lehiaketako argazki sorta jarriko dute salgai helburu solidario batekin Ibai-Arteko 22 establezimendutan, 30 euroren truke. Bilduko den dirua AERyOH Espainiako Errakitismo eta Osteomalaziaren Elkartera bideratuko dute.