- Kultura Arnastu izenburupean emango dio hasiera Oñatiko Ganbara Faktoriak hitzorduz josita datorren ikasturte berriari. Ganbara abesbatza, Hots eta Kantu Eskola dira familia koral handi honen hiru zutabe nagusiak. Bakoitzak bere egitarau propioa prestatu duen arren, badira elkarrekin aurrera eramango dituzten proiektuak ere, horien artean bazkideei zuzendutako kontzertua. Ganbarak, bere aldetik, Total Bach ikuskizuna aurkeztuko du azaroan Ordizian eta Oñatin, eta Hots abesbatzak bezala, lehiaketa desberdinetan parte hartuko du.

Datorren astelehenean hasiko da ikasturtea eta matrikula oraindik zabalik dago www.ganbarafaktoria.eus-en.