- Miriam Moñux bibolin-jole bergararra Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin (EGO) parte hartzen ari da bihar arte luzatuko diren topaketetan. EGOko kontzertino da Miriam eta hainbat kontzertu eskainiko dituzte datozen hilabeteetan. Gainera, akademista plaza lortu du Alemaniako Gottingeneko Orkestra Sinfonikoan datorren ikasturterako; hala, urtebetez jardungo du orkestra profesionalean. Bere anaia, Andoni Moñux, azken asteetan Austriako Grafenegg herrian ospatu den jaialdian parte hartu ondoren, Luzernako jaialdian izango den orkestra akademian ere aukeratua izan da.