- San Martin feria egingo dute Bergaran irailaren 11an eta Udalak postuak jartzeko deialdia jarri du abian. Pandemiaren egoerara egokituta egongo den azokan parte hartzeko izena emateko epea datorren igandera arte egongo da zabalik. Eskaera orria www.bergara.eus-en webgunean eskuragarri dago.