rantzazulab-en jarduna ez da bakarrik laborategirena, nahiz eta hori funtsezkoa izan. Arantzazura jendea etortzeko eta ekosistema bezala biziberritzeko, Arantzazulab-ek ikuspegi integralarekin eman dio jarraipena Arantzazu Gaur Fundazioa egindakoari. Horien artean aipagarrienak dira: Arantzazuko ekosisteman dauden zerbitzuen eskaintza zabala integratzea, balioan jartzea eta ezagutzera ematea; Arantzazuko ondarea sustatzea eta dinamizatzea; eta Batzar Zentroaren kudeaketa zein ustiapena.

Azpiegitura honek bitarteko guztiak ditu erreferentzia-gune izateko biltzar eta batzar jarduera ororen-tzat. Izan ere, Gandiaga Topaguneko Batzar Zentroak (Oñati) aurrerapauso handia eman du 2021. urtean Arantzazulab-en eskutik egin diren eraberritze lanen ostean. Eraikinak etorkizunari ireki dizkio ateak. Honela, bada, espazio zabalak, malguak eta balionaztunak ditu kongresuak, topaketak, ekitaldi handiak, sormen handiz diseinatutako saioak, aurkezpenak, enpresa-bilerak, solasaldiak, team building saioak, jardunaldiak, biltzarrrak edota formatu txikiko kontzertuak egiteko.

Arantzazun kokatua, Euskal Herriak dituen ingurune pribilegiatuetako baten bihotzean, zentroak punta-puntako baliabideak ditu, hala nola, ikus-entzunezkoen ekipamendu aurreratua, argiztapen-sistema berritua edota soinu sistema digital aurreratua. Aipatutako teknologiari zein erabilera anitzeko aretoei esker, ekimen apartak, ohiko formatuetatik aldentzen direnak, egin daitezke. Halaber, errealitate berriak eskatzen duen beharrei erantzuteko prestatua dago. Honenbestez, zentroak esperientzia berritzaileak eskaintzen ditu online bidezko parte-hartzaileei nahiz bertaratukoei irudi- eta soinu-kalitate berberaz gozatzeko aukera bermatuz.

Nabarmentzekoak dira erreferentziazko espazioa den Oteiza auditorioa (250 lagunentzako lekua eta 239,2 m²), tamaina ezberdineko hainbat areto, terraza handiak, aparkaleku zabala eta atondo ikusgarria. Era berean, filmazio-platoa ere badu zentroak. Nork bere ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko espazioak eta azpiegiturak ditu, eta, gainera, punta-puntako kamarak daude, errealizazio gunea eta talde profesional baten laguntza.

Bestalde, Gandiaga Topaguneak gainontzeko guneek nahiko luketen zerbait ere badu: lasaitasuna, Aran-tzazuko altxor preziatuetako bat. Eraikinaren kokapena ere aparta da (handik ordubetera Donostia, Bilbo eta Gasteiz daude). Izan ere, Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarbidean dago. Arantzazuk, gainera, aukera ugari eskaintzen ditu edozein egonaldi osatzeko, esate baterako, ostatuak, jatetxeak eta Basilikako bisita gidatuak.

Zure bilkuretako tokiren baten bila al zabiltza? Eman pausoa eta egin ezazu zure erreserba Gandiaga Topaguneko Batzar Zentro eraberrituan info@arantzazulab.eus helbide elektronikora idatzita, edota www.arantzazulab.eus webgunean aurkituko duzun txantiloia beteta. Ez izan zalantzarik eta gozatu eraikinak edozein enpresa, elkarte, hezkuntza zentro edota erakunderen esku jartzen duen eskaintza apartaz.