Arantzazulab gaur egungo munduaz hausnartzeko sortu da. Egungo krisi globala gure etorkizuna nola izango den kolokan jarri du. Gizarte berrikuntzarako hasi zen 2020ko udazkenean bere ibilbidea.

Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatua, laborategiaren azken helburua da Arantzazu erreferentziazko berrikuntza nodo eta herritarren topagune bihurtzea; hain zuzen ere, herritarrak agenda publikora eramateko, eta agenda publikoan herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko.

Erronka konplexuen aurrean, gizartean gertatzen ari diren fenomeno guztiak ulertzeko ezagutza berria, balio berriak eta lan egiteko modu berriak bereganatzen laguntzeko lan egiten du, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik abiatuta. Arantzazulab-ek eraldaketa sozialera bideraturiko hiru jarduera nagusi burutzen ditu: Ikerketa, Esperimentazioa eta Dibulgazioa. Erakunde, herritar eta gizarte antolatuaren arteko lankidetza sarea indartuz gizarte gisa ditugun erronkei erantzungo die.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz estrategiaren baitan, Lankidetzazko Gobernantzaren esparruko Erreferentzia Zentro izendatu du foru gobernuak Arantzazulab. Horrek herritarrak eta erakundeen arteko gobernantza eredu berrien inguruan iker-tzeko, esperimentatzeko, eta heda-tzeko ardura eta erreferentzialtasuna ematen dio laborategiari. Eta hortaz, administrazio publikoaren eta gizarte antolatuaren artean gobernantza eredu berrien inguruan sakondu, eta horiek praktikara eramateko lan egingo du, gizarte berrikuntzatik ikuspegi berriak txertatuz. Gainera, Aran-tzazulab-en sortzen den ezagutza herritarrentzat, gizarte eragileentzat zein politika publikoak garatzen dituzten erakundeentzat interesgarria izatea da azken helburua.

Hilabete batzuk baino ez badira ere bere ibilbidea hasi zuenetik, sendo abiatu da laborategia lehen ekimenak garatzen. Batzuk aipatzearren, ikerketaren esparruan, Unibertsitateekin eta ezagutza erakundeekin Ikerketarako Elkargunea abiatu du Arantzazulab-ek. Hiru unibertsitateekin lankidetza abiatu du. Gainera, berriki, UPV/EHU-ko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko 40 ikertzaile aktibatu ditu ekainaren 30ean Gandiaga Topagunean ospatutako topaketan. Arantzazulab-ek ohikoa ez den elkarlana modu berritzailean proposatzen du, unibertsitate eta eragile ezberdinen arteko ezagutza elkargunea sortuz, eta ikerketan lehiatu baino indarrak batuz.

Bestalde, mundu mailako lankide-tza sareetan parte-hartzen hasi da Arantzazulab eragile erreferenteekin eta antzeko laborategiekin konektatuta, eredu aurreratuetatik ikasteko eta ezagutza berereganatzeko. Nazioarteko 80 bat eragile identifikatu ditu gobernantza, herrigintza zein gizarte berrikuntza esparruetan ai-tzindariak direnak. Horietatik 20-rekin konektatu du dagoeneko, eta baita 4 elkarlan estu abiatu ere (Australiako, Estatu Batuetako, Frantziako, Alemaniako zein Norvegiako erakundeekin, adibidez).

Herritarrekin ere deliberazio eta partaidetza prozesuak sustatzen hasi da, herritarrei entzuteko, deliberaziorako, partaidetza prozesuetarako, eta oro har komunitatea ahalduntzeko, joera eta tresna berrien inguruko prozesuak aktibatuz. Halaber, udal mailako eta lurralde mailako erakundeekin herritarrak aktibatuko dituen bi prozesu berritzaile abiatuko ditu irailean.

Saretzea eta elkarlanari dagokienez, Euskal Herriko erakundeekin, elkarteekin, gizarte eragileekin, politika- eta herri-ekimenekin harremanak sendotu eta lankidetzak abiatu ditu. Urtea hasi zenetik, harremanak sor-tzeko 75 eragilerekin egon dira laborategiko ordezkariak.

Gizarte-berrikuntzako eragile sare zabalarekin ko-sorkuntza ekosistema martxan jarri du, gizarte berrikun-tzan dabiltzan 52 eragile identifikatuz, eta horietako 20rekin lankidetzak esploratzeko dinamika eta lan saio berritzaileak antolatu ditu Gandiaga Topagunean.

Formakuntza eta Heziketa guneak abiatu ditu, Arantzazulab-en sortutako ezagutza guztia gizarteratzeko. Europako unibertsitate ezberdinekin Gizarte Berrikuntza programa bat koordinatzetik hasi da laborategia, eta hainbat ekitaldi zein espaziotan parte-hartuko du (ikasleekin saioak, herri ekimenekin jardunaldiak eta abar).