ARRASATE - Ekainaren 1ean ateratako dekretuan egindako ratioen inguruko aldaketaren ondoren, hamar haurreko hezitzaile bat egon daiteke eta, beraz, itxarote-zerrendako haur guztiak udalekuen barruan geratu dira. Horrez gain, 63 plaza gehiago geratu dira libre. Bihar irekiko dute izen-ematea 9:00etan eta eskaerak osteguneko 20:00ak baino lehen egin beharko dira Arrasateko Txatxilipurdi Elkartearen webgunean (www.txatxilipurdi.eus).