- Arrasateko Musakola auzoko San Isidro ermita bihar, 12.00etatik aurrera, bisitatu ahal izango da. San Isidro Eguna aprobetxatuz, eguerdian kanpai errepika eta suziriak izango dira. Ondoren, ermitako ateak irekiko dituzte interesa dutenek bisita dezaten (12:00etatik 13:00etara). 2018tik itxita dago.