- Arrasate Musikaleko hainbat taldek kontzertua eskainiko dute gaur Amaia antzokiko taula gainean (18.30ean hasita). Emanaldia doan da eta sarrerak lehiatilan eskuratu ahal izango dira, 17.30etik aurrera. Edukiera 255 ikusletara mugatua dago. Ikasle bakoitzari bi gonbidapen banatu zaizkio gurasoak kontzertura joan daitezen.