- Covid-19 kasuen intzidentzia-tasak 500eko langa gainditu du eta, ondorioz, bertan behera gelditu dira Eskola Kirola eta Aloña Mendiko Kirol Eskola. Eremu gorritik atera arte, senior mailan jokatzen duten saskibaloi taldekoek eta igerilariek bakarrik entrenatu ahal izango dute.