Ontzi arinen gaineko sentsibilizazio kanpaina, abian

Hondkin inpropioak gutxitzeko helburuarekin, hainbat ekintza egingo dituzte herriz herri

09.02.2021 | 01:02

arrasate– Edukiontzi horietan pilatzen diren hondakin inpropioak gutxitzeko helburuarekin, Ondo bereiztua asko aurreztua izeneko kanpaina jarri du abian Debagoineko Mankomunitateak. Azken bi urteetan gora egin du aipatutako edukiontzietan bota-tzen diren hondakin ez egokien kopuruak, eta ondorioz, birziklapen prozesua eten eta zaildu egin da. Gainera, "behar bezain ondo ez birziklatzeagatik, 150.000 euroko diru-galera eduki du Mankokumnitateak", azpimarratu zuen Maite Anton presidenteak.

Birziklatzeko kontzientzia debagoiendarren artean zabaltzeko, herriz herri joango dira martxoaren 27ra arte. Informazio puntu bat jartzearekin batera, haurren-tzako eta gazteentzako tailerrak antolatuko dira. Kanpaina egun hauetan egingo da: Arrasate (datorren larunbatean); Aretxabaleta (otsailaren 20an); Bergara (27an); Elgeta (martxoaren 6an); Oñati (13an), Eskoriatza (20an) eta Leintz Gatzagan (27an).