- Osasun pandemiaren eraginez, kirola praktikatzeko mugak ezarri zaizkie herritarrei. Hori aintzat hartuta, eta jarduera fisikoa bultzatzeko helburuarekin, urtarriletik aurrera Bergarako Udal Kirol zerbitzua hainbat ikastaro streaming bitartez ematen hasiko da.

Ekimen berri hau ezagutzeko gaurtik hasita saioak doan eskainiko dira herritar ororen-tzak. Interesa duten pertsonek izena eman beharko dute Agorresinera deituz (943 777 095) edo bertara joanez. Bihar, ostegunean, larunbatean (egunean zehar) eta datorren 21etik 23ra ere eskainiko dituzte saioak Zoom aplikazioa erabilita. Behin izena emanda, posta elektroniko bidez mezua jasoko dute erabiltzaileek.

Areto txirrinda, pilates, body balance, Gap, Xfit eta yoga bezalako kirol jarduerak antolatuko dira zazpi egunez. Eskaintza osoa www.bergarakirola.eus helbidean ikus daiteke.