Kotoizko motxilak salgai, Hotz Oñati taldearen kanpainaren eskutik

30.11.2020 | 23:58

oñati – Sentsibilizazio, aldarrikapen eta diru bilketa kanpaina berri bati ekin dio Hotz Oñati taldeak. Inor ez da ilegala mezua duten kotoi organikozko motxilak ipini ditu salgai herriko denda, enpresa eta ikastetxeetan (15 euroren truke). Salmentatik lortzen den dirua Lesbosera bidaliko da, Moria2 errefuxiatuen kanpamendu berrian lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeei.