- Oñatiko Elkar Hezi ikastetxearen parean aldaketak egitea erabaki dute ikasleen bide-segurtasuna indartzeko helburuarekin. Beraz, gaurtik Arantzazuko Ama kalea trafikora itxi egingo da Eroski supermerkatuko parkinaren sarbidetik Berezao auzorako bidegurutzerako tartean.

Ibilgailuek normaltasunez zirkulatu ahal izango dute biribilgunetik Eroskiko parkineraino, baina pare horretan ezingo dute gorantz jarraitu. Arantzazuko bidetik behera edo Berezaotik doazenek, berriz, saihesbidera egin beharko dute nahitaez herri gunera sartzeko. Neurria astebetez mantenduko da gutxienez, eta ondoren baloratuko dute.