- Bergarako Emakumeen Jabekuntza Eskolak bi ikastaro berri antolatu ditu: hilaren 21ean Emagin elkartearen eskutik hasiko den autoestimu feminista, eta urriaren 17an eta 18an izango den Nire barneko haurra besarkatzen izenekoa. Doakoak dira, emakumeei zuzenduta eta matrikulatzeko epea ikastaroa hasi baino bost egun lehenago bukatuko da. Saioen hizkuntza erabaki gabe dago oraindik, izena emandakoen arabera zehaztuko baita.

Informazioa eskatzeko edo izena emateko bi bide daude: 943 779 100 telefono zenbakira deituz edo berdintasuna@bergara.eus helbidera idatziz.