- Bergarako Udalak ba-tzordeen antolaketa berria jarriko du martxan irailetik aurrera. Hamabitik hiru izatera pasatuko da: antolakuntza, lurralde eta herritarren batzordeak, hain zuzen. Erabakia azkenengo osoko bilkuran onartu zen Gobernu taldearen oniritziarekin (zehazki, alkatearen kalitate botoarekin). EAJk eta PSE-EEk aurkako botoa eman zuten.