Uda Aktiboaren balorazio ona egin dute antolatzaileek

25.07.2020 | 00:53

bergara – Bergarako Udala, Jardun eta herriko ikastetxeak pozik daude COVID-19ak eraginda udaleku irekien eta kirol campusaren ordez sortu zuten Uda Aktiboa izeneko programak eman duenarekin. Azken positiboek eraginda eta Osasun Sailaren gomendioak jarraituz, Udalak bertan behera utzi du ekimenaren azken astea. Hala, lau asteko eskaintza aukeratu zuten familiei irailean egingo zaie 35 euroko itzulketa. Mezua bidaliko diete jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren azaltzeko.