Zumba, salsa eta eskulan tailerrak izango dira Bergaran

08.07.2020 | 00:45

bergara – Bergarako udako kultura egitarauaren baitan, datorren 14an Camden Town akademiak zumba saioa gidatuko du Seminarioko karpan, 17.00etatik 19.00etara. Uztailaren 28an, aldiz, salsa dantzatuko dute. Haurrei zuzendutako eskulan saioa ere antolatu dute hilaren 16rako, kasu honetan Izeder tailerraren eskutik. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea www.bergara.eus webgunean.

noticias de noticiasdegipuzkoa