Udaleku irekiak bertan behera uztea erabaki du Eskoriatzako Udalak

27.05.2020 | 23:49

eskoriatza – Eskoriatzako Udalak udaleku irekiak bertan behera uztea erabaki du. COVID-19aren hedapena eragozteko helburuarekin, osasun arloko agintariek egindako gomendioak kontutan hartuta eta segurtasun eta higiene arloan beharrezko neurriak %100ean bermatu ahal izateko "zailtasunak" ikusita, erabakirik zentzuzkoena eta arduratsuena dela uste du Udalak.