Udalekuak bertan behera utzi ditu Txatxilipurdik

27.05.2020 | 01:33

arrasate– Udaleku itxiak zein irekiak bertan behera utzi ditu Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak. Gaur-gaurkoz ez dute udaleku horiek gauzatzeko bermerik azpimarratu du elkarteak, nahiz eta "kontziente" izan horrek "ekar ditzakeen ondorioez". Udalari lankidetzarako prestutasuna azaldu dio, "elkarteak berak honen ardura zentrala hartu barik", ardura hori kolektibizatu eta udako denboraldira egokitutako aisialdi eskaintza publiko bat elkarlanean diseinatzeko.