- Azken bi asteotan larunbateko azoka Oxirondo alboan, Katabi plazan, egin dute. Baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik elikagaien salmenta leku itxietan egin behar dela zehazten duen oharra jaso dute udal guztiek. Horregatik, berriro ere, gaur Oxirondo eraikinak hartuko du azoka, betiere bezeroen eta saltzaileen arteko segurtasun neurriak bermatuta. "Kontsumitu bertako, sasoiko eta kalitatezko produktuak", adierazi dute Bergarako Udaletik.

Atxabalta dan-tzan! balkoi-festak aurreko astean izandako arrakasta ikusita, AZ Gaubelak taldeak antolatutako jaia errepikatuko dute gaur. Oraingoan, baina, Aretxabaleta ez ezik, Eskoriatza eta Arrasate ere jarriko dituzte dantzan. Osasun arloko langileei txalo egin ostean, 20.10ean izango da hitzordia. https://www.youtube.com/channel/UCOeQa3hqTHTPqKNH5omx-Zw helbidean sartuta zuzeneko irudiak ikusteko aukera egongo da.