muralarekin apaindu dute azoka.

12.03.2020 | 00:26
muralarekin apaindu dute azoka.

Mural-collage batek janzten du astearte arratsaldeaz geroztik Bergarako Oxirondoko azokaren fatxada nagusia (ezker hegalean). Auto batean dauden bi emakumeren argazki zahar baten muntaia da. Lanak 4,40 metroko luzera eta 2,68 metroko altuera du, eta azaroan ZTB jardunaldien baitan egindako Artearen historian kontatu gabeko emakumeak tailerraren emaitza da.