- Itziarko Auzo Udalak bertako Parrokiaren laguntzarekin antolatuta, flauta eta piano kontzertu berezia izango da gaur (19.00etan) Itziarko elizan, Natalia Sanchez eta Michel Reynoso musikarien eskutik. Covid-19ak sortutako egoera dela eta, indarrean diren neurriak hartuko dira. Beraz, sarrera doanekoa bada ere, bertaratzeko interesatuek aurrez egin behar dute erreserba Interneteko labur.eus/duo estekaren bitartez.