- Udalak irailean abiatuko du Bertso Eskolaren ikasturte berria Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin elkarlanean. Parte hartzeko interesa dutenek (zortzi eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek) hilaren 22ra arte eman dezakete izena Udalaren Euskara sailean, 943 744 366 zenbakira deituta, edo euskara@elgoibar.eus helbidera mezu bat bidalita. Saioak astelehen arratsaldetan eskainiko dira, ordubetez, Aita Agirre kulturgunean.