- Bizitza plataformak Euskal Herri osoa karabana batekin zeharkatzeko abiatu duen Plazaz Plaza! Covidari beste begirada bat ekimenak geldiunea egingo du datorren larunbatean Deban. Plataformako kideak 10.30ak aldera ailegatuko dira herrira covid-19ari eta pandemiaren kudeaketari buruzko mezuak megafoniatik zabaltzeko. Ondoren (11.30ean) musika saioa izango da plazan eta 12.00etan disziplina ezberdineko jendearekin mahai ingurua.