- Club Deportibo Elgoibarrek 9 eta 14 urte bitarteko neskak futbolera erakartzeko Futbol Campusa antolatu du datorren larunbaterako. Kampusa 10.30etik 12.30era bitartean egingo dute Mintxetako futbol zelaian eta parte hartzeko interesatuek Kaia tabernan edo 619 158 774 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena. Partaidetza doanekoa da.