- Mutrikuko Udalaren Gaztedia sailak bultzatuta, Helduleku sexu-aholkularitza zerbitzu berria izango da aurrerantzean herrian. Zerbitzu hori asteazkenero eskainiko da, 17.00etatik 19.00etara bitartean, Konde kaleko 18 zenbakiaren behekaldean kokatuta dagoen lokalean.

Udaletik jakinarazi dutenez, sexu-aholkularitza zerbitzua "doanekoa da eta adin guztietako herritarrei zuzenduta dago". Bulegoa Harreman elkarteko kidea den Miren Aiertza psikologoa-sexologoak kudeatuko du eta aurrez aurreko kontsultaren bat egin nahi dutenek 943 603 418 telefono zenbakira dei dezakete (asteazken arratsaldetan) txanda hartzeko. Era berean, helduleku@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke zerbitzuaren arduradunarekin harremanetan jartzeko.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu zerbitzu hau erabiltzera. Izan ere, "sexu orientazioari, bikote-harremanei, intimitateari, zeloei edota elkarbizitzari buruzko aholkularitza emango da, konfidentzialtasuna bermatuz".