- Udalak antolatuta, Merkataritzaren Eguna ospatuko da gaur Mendaron. Hori dela eta, bigarren eskuko azoka eta herriko zenbait denden postuak izango dira pilotalekuan, 11.00etatik 14.00etara bitartean. Era berean, azken asteotan herriko merkataritza sustatzeko burutu den Udaberriko kanpainaren amaierako zozketa egingo da frontoian.